Mezuak

Biodantza

Irudia
Kaixo! Aurten ere Haur Hezkuntzan Biodantza saioak izan ditugu Itziarrekin. Saio hauetan harremanak, talde kohesioa, integrazio afektiboa, autoestimua... landu ditugu. Oso ongi pasatu dugu. Hementxe duzue aurten egindakoa.



Zinema proiektua

Irudia
Aurten ere 5 urteko neska-mutilek zinema saioak antolatu ditugu eskolako areto nagusian lau eta bost urtekoentzat. Ikusi egindako lana!!


Zinema proiektua


Astitz

Irudia
Maiatzaren 13 eta 14 an kanpaldia izan genuen Astitzen. Oso ongi egon ginen: begirale jatorrak, janari goxoa, jolasteko parkea eta frontoia ... eta eguraldi ederra!!






ASTITZ

Postontziak

Irudia
Kaixo:
Duela egun batzuk Hazitxok gutun bat bidali zigun eta postontziak ekarri zizkigun. Bakoitzari mezu polit bat utzi zigun barruan: "Maite zaitut", "Oso polita zara", "Lagun ona zara"... Mezuak irakurri ondoren norberak bere postontzia apaindu zuen. Ekarritako postontziekin poz-pozik gaude eta elkarri mezu politak idazten dizkiogu.



Postontziak

Oilategia eta baratza

Irudia
Aurten ere astean behin oilategira eta baratzera joaten gara. Margarekin joaten gara asteazken goizetan lau urteko neska-mutilekin batera. Gela bakoitzetik bi ume joaten gara. Azkeneko aldian oiloei jantokian soberan geratu den ogia jateko eman, tomateak landatu, ureztatu... egin dugu. Gauza asko ikasten ditugu eskolatik kanpo ere bai!










Inauteriak

Irudia
Martxoaren 1 ean inauteriak ospatu genituen eskolan. Gu sorginaz mozorrotu ginen eta horrela abestu genuen: "Gu sorginak gara festa eta algara suaren inguruan akelarrean dantzan". Oso gustura pasa genuen goiza.