Oilategia eta baratza

Aurten ere astean behin oilategira eta baratzera joaten gara. Margarekin joaten gara asteazken goizetan lau urteko neska-mutilekin batera. Gela bakoitzetik bi ume joaten gara. Azkeneko aldian oiloei jantokian soberan geratu den ogia jateko eman, tomateak landatu, ureztatu... egin dugu. Gauza asko ikasten ditugu eskolatik kanpo ere bai!